Los Malagatos, Andaluziako doinuak Irurutzunen

Guaixe 2022ko urr. 26a, 10:29

Folk Ametsetan programaren barruan, urriaren 29an, larunbata, Andaluziako talde folklorearen kontzertua izanen da Irurtzungo kultur etxean. 

Irurtzungo Folk Ametsetan egitarauaren edizio berria izanen da urriaren 29an, larunbata, eta azaroaren 6an, igandea, eta berriz ere toki desberdinetako folklore musika entzuteko aukera izanen da. Oraingoan, programaren lehenengo egunean, urriaren 29an, 19:00etan, Los Malagatos Andaluziako taldea izanen da. Tradizioa berreskuratzen dute formatu eguneratu batean, eta emozioz eta balio historikoz beteriko melodiak, letrak eta dantza elkartzen dituzte. Beraien lehenengo lana aurekztu dute eta Malagako estilo sorta bat erakusten dute, herriaren ahotsean inspiratutako proposamen estetiko berri batekin. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean. 

Aurtengo Folk Ametsetan programaren bigarren proposamena azaroaren 6an, igandean, 19:00etan, izanen da: Arineketan. Txistu eta pianoaren arteko elkarhartuz euskal folkloreko doinu zaharrak eguneratu dituz taldeak.