Arineketan, euskal folkloreko doinu zaharrak eguneratuz

Guaixe 2022ko urr. 26a, 10:39

Irurtzungo Folk Ametsetan programaren barruan, azaroaren 6an, igandea, Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran taldearen kontzertua izanen da. 

Urriaren 29an, larunbata, eta azaroaren 6an, igandea, izanen dira aurtengo Folk Ametsetan egitarauaren emanaldiak. Lehenengoan Los Malagatos Andaluziako doinuak oinarri dituen taldearen emanaldia izanen da, (19:00etan, Irurtzungo kultur etxean), eta azaroaren 6an, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean Arineketan taldearen kontzertua izanen da. Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran proiektu bat da Arineketan eta euskal flokloreko doinu zahar asko hartu eta eguneratu dute, gaur egungo dantza taldeei material berria eskura utziz. Txistua eta pianoren arteko elkarhartzea dute oinarri, eta taldearen ikuskizunak jolasa, broma, txantxa eta dibertsioaren artean egoten dira. Sarrerak bost eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean.