Azaroaren 19an, larunbatean, mustuko dute Behi-jasa antzezlana Antsoainen eta Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Azaroaren 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira antolatu duen egitarauaren barruan, azaroaren 26an, larunbata, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean izanen da. Bikote harreman baten etxe barruko egoerak aurkezten ditu lanak, eta aktoretako bat Laura Penagos etxarrendarra da.
'Behi-jasa' antzezlana
Sinopsia: Fernando eta Margarita elkarrekin bizi dira. “Behi-jasa” datorrela esatea maite zaitut esatearen tankerako keinu bilakatu da beraien harremanean. “Behi-jasa” antzezlanak genero indarkeria eguneroko ogia den etxe batean sarrarazten gaitu. Etxe hau ez litzaiguke hain arrotza, urrunekoa edo ezezaguna irudituko izatez. Hori bai; etxe horretan somatzen den sentimentu ilun horri maitasun deitzea, ankerkeria ikaragarria litzateke; eta horixe da haun justu hain arrotza, urrunekoa edo ezezaguna ez zaigun Margarita eta Gernandoren etxe horretan aurkituko duguna: Bere emazteari maite zaitut-ik ankerrena esaten dion gizon bat.
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Adriana Salvo, Iñigo Aranbarri, Laura Penagos
- Dramaturgia: Carlos Be
- Kanpo begirada: Marina Suárez Ortiz de Zarate
- Sormena: Boga Boga
- Aholkularitza eszenografikoa: Goizeder Izko
- Jantziak: Aiora Ganuza
- Argiztapena eta soinua: David Bernués. Acrónica Producciones
- Aholkularitza artistikoa: Olatz Gorotxategi
- Irudi grafikoa: Sandra Vallejo
Emanaldia: Azaroak 26, larunbata, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean.
Saria: Genero indarkeriaren aurkako zigilua jaso zuen 2017an Espainiako Gobernuko Berdinatsun Ministerioaren aldetik.
'Gertatzen da, eta badira horren erantzuleak'
Sakanako Mankomuntitateko Berdintasun zerbitzuaren egitaraua
Azaroak 17 osteguna
19:00etan, Olaztiko kultur etxean
- Emma Larretaren InVISIBLES dokumentalaren emanaldia eta solasaldia.
Azaroak 18 ostirala
18:30ean, Urdiaingo Herrientxean
- Urpekariak haurrendako bertso antzezlanaren emanaldia.
Azaroak 19 larunbata
19:00etan, Lakuntzako kultur etxean
- Emma Larretaren InVISIBLES dokumentalaren emanaldia eta solasaldia.
Azaroak 23 asteazkena
18:30ean, Uharte Arakilgo udaletxean
- Agresiones sexuales medaidas por alcohol y otras drogas Aitziber Bañuelos Ganuzaren hitzaldia.
Azaroak 24 osteguna
19:00etan, Arbizuko udaletxean
- Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa.
Azaroak 25
- Mobilizazioak.
Azaroak 26
19:00etan, Irurtzungo kultur etxean
- Behi jasa antzezlanaren emanaldia.
Azaroak 27 igandea
Etxarri Aranazko plazan
- Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra Emakumeen arteko sareak ehundu ekimena.
- 11:00 Topaketa.
- 13:00 Ekitaldia. Ondoren, Pantxika Lamur.
Abenduak 1
18:00etan, Unanuko Denok Bat elkartean
- Liburu dasta. Literatur solasaldiak idazleekin: Alaine Agirreren Karena liburua.
Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Berdintasun zerbitzuek antolatutakoa.
Abenduak 9 eta 10, ostirala eta larunbata
Olazti
- Neska gazteendako autodefentsa feminista ikastaroa.
Izen ematea: berdintasuna@sakana-mank.eus