Irurtzungo Kantuan eta Rolihlahla

Guaixe 2022ko abe. 2a, 12:26

Abenduaren 8an, osteguna, Euskal Ekimenak egitarauaren barruan bi ekimen izanen dira; Irurtzun Kantuanen kalejira eta Joxe Aldasoro eta Anaitz Igoaren album ilustratuaren aurkezpena eta ipuin kontaketa. 

Aizpea euskara taldeak antolatutako Euskal Ekimenak programaren barruan, abenduaren 8an, osteguna, 12:00etan, Irurtzungo plazatik, Irurtzun Kantuan trikitilariekin kalejira eginen dute. Arratsaldean, 18:00etan, Pikuxarren, Rolihlahla ipuin ilustratuaren aurkezpena eta kontaketa eginen dute egileek, Joxe Aldasoro eta Anaitz Igoa etxarriarrek. Liburuak irakurketa desberdinak dituela esan zuten egileek: arbazoen istorioa, ingurugiroa... Nelson Rolihlahla Mandela pertsona ezagunaren istorioa haurrei kontatzeko nahiatik sortu zen ipuina. 

Erlazionatuak

"Asmoa istorio errebelde bat islatzea zen"

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2021 abe 03 Etxarri Aranatz