Irurtzundarra trafiko istripuan hila

Guaixe 2023ko urt. 12a, 11:49

Foruzaingoaren atestatu taldea heriotza eragin duen motor istripua ikertzen. UTZITAKOA

Iruñerako errepidean izan du ezbeharra.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, trafiko istripua izan du 58 urteko irurtzundar batek. Berak gidatzen zuen motorra bidetik atera da eta, ezbeharraren ondorioz, gizonezkoa hil egin da. Ezbeharra NA-240A (Iruña-Gasteiz) errepideko 17.900 kilometroan izanda, Guliako bidegurutzea pasa eta Sarasate artean izan da. Istripuaren ondorioz, bidea itxita geratu da aldi batez. Foruzaingoaren atestatuen Brigadak bere gain hartu du ikerketa eta eginbideen instrukzioa.