Heriotza eragin zuen trafiko ezbeharraren ingurukoak argitzen ari dira

Guaixe 2023ko urt. 13a, 11:31
Foruzainak ezbeharraren tokian ikerketa egiten.

Foruzaingoaren ikerketaren arabera motor gidaria lehenik erori egin zen, ondoren ibilgailu batek harrapatu zuen 

Trafiko ez behar baten ondorioz 58 urteko irurtzundarra hil zen atzo goizean. Alarguna eta alaba utzi ditu. Foruzaingoak bere gain hartu zuen ezbeharraren ikerketa. Ikerlariek jasotako arrastoak kontuan hartuta ondorioztatu dute gizonezko irurtzundarrak lehenik erorikoa izan zuela eta errepide erdian erorita gelditu zela. Gizona lurrean zegoela, kontrako norabidean, Sakanarantz, zihoan furgoneta batek harrapatu zuen. 

Foruzaingoaren ikerketaren ondorioz furgoneta eta bere gidaria identifikatu dituzte. Foruzainak ikertzen ari dira zergatik, motor-gidaria harrapatu ondoren, furgonetako gidaria ez zen bertan gelditu gertatutakoaren berri emateko. Bestetik, Foruzaingoak gogorarazi du istripuaren unean laino itxia zegoela ezbeharraren tokian, eta, ondorioz, gidariek ezin zuten asko ikusi.

Hildakoa lanera zihoan, beraz, ezbeharra in itinere izandako lan istripua da.

Erlazionatuak