'Aurkitu ezank hirea, aurkitu gaitunk geurea' erakusketa Irurtzunen

Guaixe 2023ko urt. 27a, 12:58

Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.

Pikuxarrek erakusketa berria mustuko du ilbeltzaren 28an, larunbata, 18:00etan: Rafa Etxarriren Aurkitu ezank hirea, aurkitu gaintunk geure. Etxarri Arruizko margolaria da eta Irurtzunen aurkeztu duen erakusketa tenperaz margoturiko bilduma bat da. Erakusketa martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai, Pikuxar tabernan. Rafa artista autodidakta da eta urte daramatza pintatzen, baina Irurtzungoa urte askoan egin duen lehen erakusketa da. Baikortasunerako deia egiten dute erakutsitako lanek. Nerea Balda Sanjuan idazle irurtzundarrak erakusketari hitzak jarri dizkio, izan ere, Etxarriren asmoa da erakusketa jartzen den tokiko sortzaile batek hitzak jartzea.

Erlazionatuak