Otsailaren 15ean, asteazkena, 17:00etan eta 18:30ean, Irurtzungo musika eskolaren inauteri kontzertua izanen da kultur etxean, eta emanaldiarekin inauteriei hasiera emanen diote. Otsailaren 17an, ostirala, Atakondoa ikastetxean inauteriak ospatuko dituzte eta arratsaldean musika eskolaren fanfarrea aterako da. Pikuxarrek antolatuta, Iskidiko pertsonaia mitologikoak aterako dira ere: Basajaun, Basandere, Mikelatxoak, galtzagorriak, herensuge... eta haiekin batera joaldunen fara hotsak entzungo dira ere. Irurtzundarrak herri inauterietan parte hartzera animatu dituzte.
Otsailaren 18an, larunbata, mozorrotutako kuadrillak Irurtzunera itzuliko dira, izan ere, aurreko urtean pandemia zela eta ez zen desfilerik egin eta aurten eguerditik aurrera mota guztietako mozorroak ikusi ahalko dira kaleetan. Bazkaltzera elkartu ondoren, mozorro kontzentrazioa eta desfilea izanen dira plazan.
Irurtzungo ihoteetako egitaraua
Otsailak 15 asteazkena
- 17:00 eta 18:30 Musika eskolaren inauterietako kontzertua, kultur etxean.
Otsailak 17 ostirala
- Goizez, Inauteriak Atakondoa ikastetxean.
- 18:30 Herri ihoteak: Iskidiko pertsonaiak eta joaldunak, Foru plazatik. Pikuxarrek antolatuta.
Musika eskolaren fanfarrea. - Ondoren, Miel Otxin erreko dute, Gernika parkean.
Otsailak 18 larunbata
- 13:00 Kalejira Galtzagorri txarangarekin.
- 14:15 Bazkaria, jubilatuen elkartean.
- 14:30 Inauteri herri bazkaria, eskolako jantokian. Erga Larreak antolatuta.
- 17:00 Kalejira Galtzagorri txarangarekin, eskolatik.
- 18:00 Mozorro kontzentrazioa, plazan.
- 18:30 Desfilea eta musika, plazan.
- 23:00-07:00 Gau elektronikoa: Elena Barker eta Bendiak-Gordon, Larrazpin. Larrazpik antolatuta.