Emakumea 8 eratan

Guaixe 2023ko mar. 7a, 11:37
Irurtzungo pintura tailerreko kideak 'Emakumea 8 eratan' erakusketaren lanekin. UTZITAKOA

Martxoaren 6tik 31era Irurtzungo pintura tailerreko erakusketa ikus daiteke herriko bi tabernatan.

Irurtzungo pintura tailerrak Martxoaren 8aren Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira urtero erakusketa bat antolatzen du eta aurten gaia emakumea modu desberdinetan izan da: Emakumea 8 eratan. Erakusketa martxoaren 6an mustu dute eta lanak La Tahona eta La Moncloa tabernatan egonen dira ikusgai martxoaren 31era arte. Erakusketa Irurtzungo Emakume taldeak, Irurtzungo Udalarekin eta kultur batzordearekin elkarlanean, antolatzen duen Emakumeari buruzko 30. jardunaldien barruan dago.

 

 

 

Erlazionatuak

Pintura unetxoak

Erkuden Ruiz Barroso 2023 mar 06 Irurtzun