Martxoaren 17an hasiko dira Mendi Jarduerak jardunaldiak Irurtzunen, La voz de Iñaki Iñaki Ochoa de Olza fundazioaren dokumentalaren proiekzioarekin eta solasaldiarekin eta bost egunetan mendiarekin lotutako hitzaldiak, proiekzioak eta solasaldiak, tailerrak eta abar izanen dira Irurtzunen.
Mendi jarduerak 2023
Martxoak 17 ostirala
19:30, kultur etxean
- Fundacion Iñaki Ochoa de Olza, SOS Himalayaren La voz de Iñaki proiekzioa eta solasaldia.
Sarrera: borondatea; jasotakoa fundazioarendako izanen da.
Martxoak 18 larunbata
10:00, Iratxo elkartea
- Martxa Nordikoaren hastapen ikastaroa Edukanaturako Gema Urdanitzekin.
Guztira hiru orduko saioa izanen da, 45 minutuko alde teorikoa eta bi ordu eta laurdeneko praktika. Parte hartzaileek mendiko bastoiak eraman behar dituzte.
Izena ematea: Iratxo elkartean eta kultur etxean. Gehienez hogei laguneko taldea.
Martxoak 19 igandea
19:00, kultur etxean
- Haizea Ramirez de Alda eta Unai Razkinen Hiru hilabete 8000koen erresuman barrena. 900 kilometroko ibilaldia Everest eta Annapurnak lotuz proiekzioa eta solasaldia, euskaraz.
Martxoak 23 osteguna
19:00, kultur etxean
- Esportrium Nutricióneko Javier Angulo Fernández eta Rodrigo Angulo Saizen Bizitzan eta kirolean errendimendua izateko elikadura egoki baten garrantzia hitzaldia eta solasaldia, gaztelaniaz.
Martxoak 24 ostirala
19:30 kultur etxean
- Alex Txikonen Manaslu. Arimaren mendia dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia, euskaraz eta gaztelaniaz.
Sarrerak: 8 euro, Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean.