Euskal Herriko Erdigune Geografikoa Andia mendilerroan dago, Leziza gailurretik gertu, 1236 metroko altueran. Sakanako Ibilaldia, Isasaren proposamena ezagutu zuen une beretik, Euskal Herriko Erdigunea bultzatzen eta sustatzen hasi zen. Apirilaren 29an, larunbata, goiz goizetik, Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatutako 32. Sakanako Ibilaldia III. Ochoa de Olza Memoriala izanen da beste urte batez.
Hiru ibilbide daude. Ibilbide luzeak 54,300 km ditu: Irurtzungo Atakondoatik aterako da 06:00etan eta Urritzola, Txurregi, Iturria, Euskal Herriko erdigunea, San Donato, Uharte Arekil, San Migel, Ata harana, Madotz, Larrazpil, Goldaratz, Latasa, Trinitatea eta Irurtzungo Fou plazan egonen da helmuga. Ibilbide laburrak 25,5 km ditu: Irurtzungo Atakondoatik aterako da 08:00etan, Etxeberri, Itxasperri, Madotz, Larrazpil, Goldaratz, Latasa, Artola, Trinitatea eta Irurtzungo Foru plazan izanen da helmuga, eta ibilbide txikiak 14 km ditu eta 09:30ean abiatuko da Irurtzungo Atakondoatik, Trinitatera igotzeko, ondoren Latasara jaitsi eta Arrantzaleen ibilbideatik Irurtzungo Foru plazara itzultzeko.
luzearen irteera orduan 06:00etan izanen da, motzarena 08:00etan eta txikiaren irteera 09:30ean. Martxa Atakondoa frontoitik abiatuko da eta Foru plazan egonen da helmuga. Ibilbide luzea Euskal Herriko eta Nafarroako Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituan sartua dago eta motza Nafarroako Iraupen Luzeko Mendi Ibilaldien Txapelketan sartua.
Sakanako Ibilaldian parte hartzeko izen ematea apirilaren 1etik apirilaren 25era arte egonen da zabalik iratxoelkartea.com eta zirkuitua.com orrientan. Inkripzioa 17 euroko da; 16 urtera arteko haurrek 8 eurokoa eta 16 urtetik gorakoek 14 euro. 16 urte baino gutxiagokoek baimena beharko dute. Inkripzioaren bi euro Iñaki Ochoa de Olaz - SOS Himalaya Fundazioarekindako izanen da. Ibilaldiaren egunean ezinen da izena eman.