Irurtzungo gazte elkartearen eguna

Guaixe 2023ko api. 17a, 11:51

Apirilaren 21ean eta 22an, ostirala eta larunbata, Larrazpi eguna ospatuko dute Irurtzunen.

Larrazpi gazte elkartearen eguna ospatuko dute apirilaren 22an Irurtzungo Barazkigunen, eta aurretik, ospakizunekin hasteko, apirilaren 21ean, ostirala, Julene Lotero abeslariaren kontzertu akustikoa izanen da, 19:30ean, Larrazpin. Egun handian, larunbatean, bazkaria, poteoa eta kontzertuak izanen dira.

2023ko Larrazpi Egunaren egitaraua

Apirilak 21 ostirala

19:30 Julene Loteroren kontzertu akustikoa, Larrazpin.

Apirilak 22 larunbata
Barazkigune

14:00 Bazkaria.

16:30 Karropoteoa.

20:00 Kontzertuak: SALV Rural Hardcore, Txakurrak, Sarraski, The Dillingers eta Txarteoak.

03:00 DJ Jotatxo.