Ibrahima Balderen historia bildu zuen Amets Arzallus Antia kazetariak eta bertsolariak Miñan liburuan. Baldek kontatzen zuena bildu zuen Arzallusek eta hasiera batean asiloa eskatzeko txosten bat zen. Maiatzaren 11n, osteguna, 19:00etan, Pikuxarren, Miñan liburuari buruzko solasaldia izanen da Amets Arzallus idazlearekin. Solasaldia Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak antolatutako KulturARTEkotasun jardunaldien barruan dago. Artearen bidez kulturartekotasuna eta aniztasuna sustatzea du helburu jardunaldiak.