Sakanako Mankomunitateak eta Biak Bat elkarteak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak. Maiatzaren 15ean, astelehenea, 18:00etan, Irurtzungo liburutegian izanen dira Biak Bateko txakurrak eta hezitzaileak. Aurretik liburutegian izena eman behar da.
Maiatzaren 30ean, asteartea, 17:00etan, Olaztiko liburutegian izanen da Irakurkide programa.