Pikuxar euskal txokoak antolatutako Aixita Bertso Sariketaren hirugarren edizioa jokatu zen maiatzaren 6an, larunbatean, Irurtzungo kultur etxean. Aitor Etxebarriazarraga, Amaia Iturriotz, Maddi Sarasua, Peru Abarrategi, Egoitz Gorosterrazu eta Sarai Robles bertsolariak aritu ziren Zigor Gartzia Zian gai jartzaileari erantzunez. Amaia Iturriotzek jarri zuen Aixitaren hirugarren txapela.