Txirrindularitza

La Peluso bustia

Guaixe 2023ko mai. 15a, 16:00

Ez zen giro, baina ia 700 txirrindularik hartu zuten irteera La Peluso martxa zikloturistan. Mikel Nievek eta 84 urteko Reynolds taldeko ordezkariek moztu zuten proba hasierako zinta.

Euria mara-mara ari zuela abiatu zen Irurtzun Kirol Taldeak antolatutako La Peluso martxa zikloturista, maiatzaren 14an. 1.387 txirrindulari zeuden aurretik izena emanda, eta eguraldi gaiztoak asko atzera egitera behartuko zituela aurreikusten zen. Hala ere, erdia animatu ziren, 687 txirrindulari ausart. 

Erlazionatuak