Raimundo el Canastero taldearen kontzertuarekin, ekainaren 2an, hasiera emanen diote hiru eguneko ospakizunei Irurtzunen: Trinitate festak. Lasterketa, Irurtzun kantuz, bazkaria, kalejira, pitoa, erraldoiak eta buruhandiak, musika emanaldiak eta abar izanen dira. Igandean, ekainaren 4an, Erga mendiko Trinitatera erromeria eginen dute.
Raimundo el Canasteroren emanaldia kultur etxean izanen da, eta sarrerak bost eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean. Nahiz eta kontzertua kultur etxean izan, zutik gozatzekoa izanen da. Bestetik, ekainaren 3an, larunbatan, jokatuko den zortzigarren kronoeskaladarako izena ematean ekainaren 1era arte, osteguna, izanen da, 669306937 telefonoan.
Irurtzungo Trinitateko festetako egitaraua
Ekainak 2 ostirala
21:00 Raimundo el Canastero taldearen kontzertua, Bira Nafarroan Barna programaren barruan, kultur etxean.
Ekainak 3 larunbata
09:00 VIII. Ergako Trinitatera Erlojupeko Igoera, Guan Taldeak antolatuta, Aska plazatik.
12:30 Irurtzun Kantuz, Aizpea Euskara Taldeak antolatuta, Foru plazatik.
14:30 Herri bazkaria, Atakondoa ikastetxeko patioan.
17:00 Mutil Gazteak txarangarekin kalejira, patiotik.
17:30 XXXI. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak.
18:30 Erraldoien eta Buruhandien konpartsa eta musika eskolako taldeen kontzertua, plazan.
20:00-22:00 eta 00:00-03:00 On Festa musika emanaldia, Foru plazan.
Ekainak 4 igandea
Goizean, Erga mendiko Trinitatera erromeria.
13:00 Txistu Bermuta, Piku plazan.
17:00-20:00 Zuresku zurezko joko tradizionalak, Foru plazan.
18:00 Gure Pilota Pala Elkarteko palazako partidak, pilotaleku irekian.