Raimundo el Canasteroren rumbak Irutzunen

Guaixe 2023ko mai. 30a, 10:28

Ekainaren 2an, ostirala, Lizarrako taldearen kontzertua izanen da, Irurtzungo Trinitate festen egitarauaren eta Bira Nafarroa Barna programaren barruan, kultur etxean.

Runba, salsa, kunbia eta regetoia. Raimundo el Canasteroren musika estiloa anitza da, baina denak dantzagarriak dira. Taldea Lizarran sortu zuten duela bi urte, eta pixkanaka ezagunagoak egiten ari dira Nafarorako festa eta oholtzetan. Ekainaren 2an, ostirala, 21:00etan, Irurtzungo kultur etxean kontzertua emanen dute. Emanaldia Nafarroako Gobernuko kultura sailak antolatzen duen Bira Nafarroan Barna programaren barruan izanen da, eta Trinitate festei hasiera emanen die. 

Raimundo el Canastero taldearen kontzerturako sarrerak bost eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean, eta kontzertua kultur etxean izan arren, zutik ikusteko eta gozatzeko izanen dela jakinarazi dute udaletik.

Erlazionatuak

Trinitateak Irurtzunen

Guaixe 2023 mai 30 Irurtzun