Areto Futbola

Dani Saldise Xotara itzuliko da

Guaixe 2023ko eka. 9a, 10:54

Championsa irabazi ostean, etxera itzuliko da, Miguel Hernandez eta Roberto Martilen gidaritzapean

Dani Saldise irurtzundarra etxera itzuliko da, Osasuna Magna Xotara, Mallorca Palma Futsal taldearekin Europako Championsa irabazi ostean. Futbolariak itzulera sinatu du jada, eta datorren denboraldian ekingo dio kolore berdea barrutik defendatzeari.

2020ean utzi zuen Xota, Movistar Inter-era joateko eta, bertan, Espainiako Superkopa eskuratu zuen, baita Espainiako Kopa eta Errege Kopa ere. Torrejon de Ardoz taldean bi denboraldi egin ostean, Mallorca Palma Futsal-ekin sinatu zuen denborladi hasieran, eta UEFA Futsal Champions League trofeoa bereganatu du berriki talde horrekin. 

Roberto Martil, Hernandezen eskubiko esku
Belauneko lesioa erabat osatu ez bada ere, datorren 23/24 denboraldian zereginean tinko jarraituko du Martilek, eta talde irurtzundarraren bigarren entrenatzailea izanen da, Miguel Hernandezen sostengu.