Festa lehertu da Irurtzunen

Guaixe 2023ko uzt. 20a, 11:30

Xotako Dani Saldise jokalari irurtzundarrak piztu zuen festen hasierako suziria. 2022an jaiotako hogei haurrek zapia jaso zuten, 40 urte bete dituen erraldoi eta buruhandien konpartsako kideen eskutik. Konpartsa, txaranga, dantzari eta fanfarrearen kalejirak festei hasiera eman zion.

Erlazionatuak