Bost egun festa Irurtzunen

Guaixe 2023ko uzt. 10a, 15:51

2022ko Irurtzungo festen hasiera. ARTXIBOA

Uztailaren 19tik 23ra, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte Irurtzungo festak.

Dani Saldise Osasuna Magna Xotako jokalariak piztuko du uztailaren 19an, asteazkena, 18:00etan, Irurtzungo festen txupinazoa bost eguneko festei hasiera emanez. Uztailaren 23ra arte, igandea, Irurtzungo Udalak eta Barazkiguneko gazteek egitarau anitza antolatu dute.

Lehenendo aldiz agurra egin du Aitor Unai Razkin Iriarte alkate berriak festetako programan. Bertan Irurtzungo festak herriaren isla direla esaten du: "anitzak eta parte hartzaileak". Parte hartze horrek herriko festak "handi" egiten dituztela esan du ere: "Beraz, doakiela nire esker ona Kultur Kontseiluari, dantza taldeari, pilota eskolari, konpartsei, Barazkiguneari, txoznei, zezensuzko eramaileei, elkarteei eta jaietan modu batean edo bestean parte hartzen duzuen guztiei". Amaiatzeko, "alaitasunez eta errespetuz" ongi pasatzeko eta festetan ere "lehenengo hitza euskaraz" egiteko mezuak zabaldu ditu alkteak.

Uztailaren 21eko kalderete lehiaketan parte hartzeko izena ematea egunean bertan izanen da, 13:00ak arte, udaletxeko arkupean. Lehiaketa udaletxearen inguruan eginen da eta derrigorrezko osagaiak untxia edo arkumea, patatak, baratxuria, tipula, tomatea, ura, gatza eta olioa izanen dira. 14:00etan amaituko da kozinatzeko denbora eta parte hartzaile bakoitzak bere platera epaimahaiari aurkeztuko dio. Epaimahaiak dastaketarekin amaitu ondoren 14:30ean kaldereten bazkaria izanen da. Antolatzaileek ogia, ardoa, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte eta bazkarian parte hartzeko izena eman behar da uztailaren 18a baino lehen, udaletxean. Plazako karpa izena eman dutenendako erreserbatuko da.

Egun berean, uztailaren 21ean, ADANO minbizia duten haurrendako aldeko Erremonte jaialdi profesionala izanen da frontoian, Nafarroako Foru Komunitateko XVIII. Txapelketaren kanporaketa, eta sarrerak 16 urtera arte doan izanen dira, 16 eta 22 urte bitartekoendako 5 eurotan eta 22 urtetik gorakoendako 10 eurotan.

Larunbatean, uztailaren 22an, Irurtzungo festetara joateko Jaibus zerbitzua izanen da. Geltokia Aliproxaren ondoan egonen da.

Irurtzungo festetako egitaraua

Uztailak 19 asteazkena

12:00 Haurrendako jokoak, Barazkiguneak antolatuta.

13:00 Barazkigunearen irekiera trikitilariekin, Barazkiguneak antolatuta.

15:00 Jaiak hasteko bazkaria, Pikuxarrek antolatuta.
* Izena ematea Pikuxarren (24 euro).

17:00 2023ko Irurtzungo festetako kartel lehiaketaren erakusketa, udalbatza aretoan.

17:30 2022. urtean jaiotako haurrei zapiak eta Erraldoien eta Buruhandien konpartsaren ipuin banatzea.

18:00 Festak iragartzeko txupinazoa.
Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren, gaiteroen, Orritz dantza taldearen eta EZK txarangaren kalejirak.

20:00 Orritz dantza taldearen emanaldia.

20:45 EZK txarangarekin dantzaldia.

21:45 Jauziak.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa: kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.

00:00 Trikidantz taldearen dantzaldia.

Uztailak 20 osteguna

10:00 Dianak.

11:00 – 12:30 Haurrendako margo lehiaketa, plazan.

11:30 Helduendako joko eta jolas herrikoiak, Gernika plazan.

12:00 – 14:00 Helduendako parke handia.

13:00 Bermut musikala Duo Imperial taldearekin, Genika plazan.

14:30 Herri bazkaria, Barazkigunek antolatuta, Atakondoako patioan.

17:00 Aurpegi margoketa Irutzungo Pintura Tailerraren eskutik, Foru plazan.

17:00 – 19:00 Haurrendako parke handia.

17:30 Kalejira Barazki Gurdiarekin, Barazkigunek antolatuta.

18:30 Herri kirolak, Gernika plazan.

19:30 Haurrendako txokolate jana, Foru plazan, Pikuxarrek antolatuta.
Ginkana, Barazkigunek antolatuta.

20:00 Puro Relajo taldearen kontzertua.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika plazan amaitu.

23:00 Kontzertuak: S.A.L.V, Txartoak eta lagunak eta DJ Atenenas taldeak. Ondoren, XI. Txapel jaurtiketa lehiaketa, Barazkigunek antolatuta.

00:30 Gabenara orkestrarekin dantzaldia.

* Barazkiguneko mozorro eguna: jantzia, horteroak.

Uztailak 21 ostirala

10:00 Dianak.

11:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa.

14:00 Kalderete lehiaketaren epaia. Izena ematea: 13:00ak arte arkupeetan.

14:30 Kaldereten bazkaria.

17:00 Bazkalostea eta Burrunba Elektrotxarangarekin kalejira.

17:30 Dabitxi Zirkuaren adin guztietarako Zirku tailerra, Gernika plazan.

18:30 Erremonte jaialdi prfesionala: Nafarroako Foru Komunitateko XVIII. Txapelketaren kanporaketa.

19:00 Karaokea, Barazkiguneak antolatuta.

20:00 Xaiborrekin musika emanaldia.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika plazan amaitu.

23:00 Kontzertuak: Baskbilitx, Katutaldie, Burutik eta Djungle taldeak, Barazkiguneak antolatuta.

00:30 Oihan Vega diskofesta.

Uztailak 22 larunbata

10:00 Dianak.

12:30 Zirika Zirkus taldearen Hemendikara kale antzerkia euskaraz, Foru plazan.

14:30 Jubilaten bazkaria. Ondoren, dantzaldia.

17:00 - 19:00 Haur eta familiendako parkea, Gernika plazan.

18:00 Afizionatuen Esku Pilota txapelketa.
Elektropikala Elektrotxaranga, Barazkigunetik, Barazkigunek antolatuta.

19:15 Amico teatro taldearen Kinki Games kale emanaldia.

20:30 Ortzadar Fanfarrearen plaza dantza, Foru plazan.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxetik Gernika plazara.

00:30 Bambola taldearekin disko festa.
Kontzertuak: Mouth, Jon Koldo Gudariak eta DJ Gordon 20. urteurrena, Barazkigunek antolatuta.

Uztailak 23 igandea

10:00 Dianak.

11:15 Irurtzungo Konpartsaren XL. urteurrena: Lakuntza, Lekunberri, Burlata eta Irurtzungo erraldoi eta buruhandien konpartsen topaketa.

14:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsaren agurra.

17:30 Irurtzungo dantza tixki eskolaren emanaldia, plazan.

19:00 XXV. Eskorga kronoeskalada, Pikuxarrek antolatuta.

20:00 Joselu Anaiak taldearen dantzaldia.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxetik Gernika plazara.
Afari autogestionatuta, Barazkigunen. Ondoren, VI. Azeituna jaurtiketa lehiaketa. Barazkigunek antolatuta.

00:00 Joselu Anaiak taldearen dantzaldia.
Gaixoa ni.