Irurtzungo festen barruan Pikuxar euskal txokoak antolatutako eskorga kronoigoera jokatu zen igande arratsaldean; probak 25. edizioa zuen aurtengoa. Probari dagokionez, ohi bezala, bi mailatan jokatu zen kronoigoera: 8 eta 14 urte artekoen maila, eta 15etik aurrerakoena. Bost emakumezkok eman zuten izena. Aurrenekoan zazpi bikote neurtu ziren: Unax-Unax, Oier-Ortzi, Aimar-Markel, Xuban-Aritz, Enaitz-Egoi, Nahia-Aimar eta Araitz-Afrika. Eskorgarekin abilezia handiena Araitz Osinagak eta Afrika Vidal Pelaezek erakutsi zuten.
Helduen mailan, berriz, hamar bikote izan ziren lehian: Xabier-Javier, Manik- Aitor, Pantxoa-Asier, Jon-Txape, Asier-Gorka, Nahia-Sara, Jota-Iñaki, Gelben-Edu, Alberto-Iñaki eta Pantxoa-Arkauz. Eskorga gobernatzen hobekien moldatu zirenak Xabier Agustino eta Javi Larraioz izan ziren. Bikoteak badu proba horretan eskarmentua, laugarren aldia baita irabazten duena.
Zientzia
Zama bat eskutan edo sorbaldan eramatea baino askoz erosoagoa eta arinagoa da eskorga batean eramatea. Horrelakoetan zamaren karga guztia eramailearen gain gelditzen da. Eskorga bat erabiltzean, ordea, zamaren karga gurpilaren eta eramailearen artean banatzen da. Baina eskorgan zama gurpiletik eramailetik baino gertuago dagoenez, zama bien artean desberdin banatzen da: gurpilak kargaren bi heren bere gain hartzen ditu, eta beste herenari eramaileak eusten dio. Esaterako, 70 kiloko karga bat eskorgarekin eramatean, gurpilak 50 kilori eusten dio, eta eramaileak 20 kilo eramaten ditu.
Argazkiak: Xabier Unanua