AneKdotas Irurtzunen zuzenean

Guaixe 2023ko abu. 4a, 12:25
AnneKdotas bideoklip batean. ARTXIBOA

Abuztuaren 13, igandea, musikari olaztiarrak kontzertua emanen du Pikuxarren.

Anne Rodrigez Kintana olaztiarra dago AnneKdotas musika urbanoaren taldearen atzean. AneKdotasek reggatoia egiten du, euskaraz, eta letrak feministak nabarmentzen dira bere abestietan. Abuztuaren 13an, igandea, 20:00etan, Pikuxar plazan kontzertua emanen du, Irurtzungo euskal txokoak abuzturako antolatu duen kultur egitarauaren barruan.