Euskal Herrian izan den inmigrazioa aztertu du Ainara Gorostitzu Mujika idazleak Aldamenekoa liburuan, hamar erreportaje luzeren bidez. Horietako bakoitzean, bere lurraldetik alde egin duen pertsona bat ezagutzera ematen du sakonean.Urriaren 18an, asteazkena, 20:00etan, liburuaren inguruko solasadia eginen du idazleak, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan.