BEGO ZESTAU BARAIBAR

"Hamar pertsona horietako bi Sakanan bizi izan dira"

Guaixe Irratia 2023ko urr. 16a, 12:47

Urriaren 18an Pikuxarreko ganbaran 'Aldamenekoak' liburuaren egilearekin solasaldia izango da. Hamar etorkinen ahotik inmigrazioaren errealitatea ezagutzera ematen duen lana da Ainara Gorostitzu Mujika kazetariarena, eta Bego Zestau Anitzartean teknikaria liburuaz aritu da.