Duela zenbait urte Irurtzunen Gau beltza ohitura berreskuratzen hasi ziren, eta horretarako arimen eta izaki mitologikoen mundua uztartzen dituen Ibilaldi beltza ibilaldi antzeztua sortu zuten. Aurten ere, urriaren 31n, asteartea, 17:30etik aurrera, "mistorios eta migologias beteriko ibilbidea" eginen dute, Ardanzetako xendan. Iskidiko pertsonaiak, Tramankuluko Igor eta Miren, Ion Barbarin eta Izaskun Mujika, Yurena Perez eta Lorena Arangoa aktoreek parte hartzen dute, baita Pikuxarreko eta Aizpeako jendeak ere.
Sarrerak hiru eurotan haurrendako eta MECNAko kideendako eta bost eurotan publiko orokorrarendako Pikuxarren salgai daude, urriaren 27tik aurrera, agortu arte.