Gau beltzaren ohitura berreskuratzen lehenengotarikoa Irurtzun izan zen.
1. Zer da Gau beltza?
Jakin dugunagatik orain Halloween bezala ezagutzen dena Euskal Herrian aitzinean ospatzen zen festa bat zen. Gau beltza edo horrelako izen bat zeukan. Badira hainbat kopla. Orduan, gu saiatzen gara ez berreskuratzeaz, azken finean ez dakigulako Irurtzunen zehazki ospatzen zen ez dugulako jakiterik lortu, baina haurrak eta helduak kontzientziatzea ez dela Halloween bakarrik, hemen zerbait egiten zela.
2. Eta hori nola egiten duzue?
Ibilaldi beltza egiten urte batzuk daramatzagu. Irurtzunen ditugun euskal mitologiaren pertsonaiak baliatuz, arimen mundua eta izakien mundua batzen dituzten antzezlantxoak egiten ditugu. Euskal mitologia eta kultura ere haurren artean sustatzeko.
3. Zehazki duela zenbat ure hasi zineten?
Pandemia aurretik hasi ginen. Pandemia garaian utzi behar izan genuen eta urte horietan zerbait xumeagoa egin genuen kultur etxean, distantziak mantenduz eta horrelako gauzekin, eta orain berriro aurretik egiten genuena antolatzen hasi gara.
4. Zer esan nahi du horrek?
Printzipioz ideia kalean egitea dela, basoan, azken urtetan euria egin du eta eskolan egin behar izan dugu. Baina hasierako ideia kalean egitea da; uste dugu egun horretan kalean ospatzeko gauza bat dela. Badaezpada B aukera bat bilatzen ari gara ere.
5. Nolakoa da 'Ibilaldi beltza'?
Ikusleak taldeka banatzen ditugu, ordu desberdinetan sailkatuta, eta pertsonaia batek harrera ematen die Ardanzetako xendan. Gipuzkoatik ekarri ditugun koplak abesten dira, eta ibilaldia hasten da. Mendian zehar ibilbide bat egiten da, eta lau edo bost geldialdi daude. Bakoitzean pertsonaia edo arima bat agertzen da, eta izaki mitologiko baten ezaugarriak eta istorioak kontatzen ditu. Sarrerak aurretik erosi behar dira Pikuxarren.
6. Nortzuk parte hartzen dute?
Iskidiko pertsonaiak, Tramankuluko Igor eta Miren, Ion Barbarin eta Izaskun Mujika, Yurena Perez eta Lorena Arangoa aktoreek eta Pikuxarreko eta Aizpeako jendeak; apaintzeko, antolatzeko, zer edo zer egiteko, pertsonaiez janzteko...
7. Beldurrezkoa da?
Publiko guztiarendako da, baina tentsio puntu bat bilatzen da ere, beldur pixka bat ematea. Ibilaldian zehar sorpresaren bat sartzen saiatzen gara, eta jendeari esaten zaio sorpresaren bat egongo dela, tentsioa mantentzeko. Kalean egiten denez eta ordua aldatuta dagoenez, oso goiz iluntzen du eta bidea argitzeko kandelak eta farolilloak erabiltzen dira, beraz, ez dago argi askorik eta horrek ere laguntzen du tentsioa sortzen. Normalean txikiagoak direnak goizago joaten dira, argi gehiago dagoenean, eta helduagoei ilunago gustatzen zaie. Norberaren erabakia da.
8. Jendea mozorrotu daiteke?
Mozorrotzearena ez dugu inoiz eskatu. Hemen inauterietan mozorratzen zen, baina egun honetarako ez dirudi. Ikertu denaren arabera, jendeak zerbait janzten zuen buruan, zaku antzekoak, baina mozorrotu ez.
9. Irurtzunen nola ospatzen zen ikertu duzue?
Bai, hasiera batean Gau beltzari buruzko ikerketa bat egiten hasi zen, izane re, oso arraroa zen Halloween delakoa bat-batean etorri izana, eta hemen egun horretan zerbait ospatu behar zela iruditzen zitzaigun. Ez ginen bakarrak izan. Euskaltzaleen Topagunean ikerketa egin dituzte, eta azaltzera etori ziren. Zerbait begiratu genuen, baina ez genuen ezer topatu. Orain pixka bat geldituta dago. Irurtzun asko aldatu da, eta sustraiak aurkitzea oso zaila da.
10. Ikerketa berreskuratuko duzue?
Momentuz daukagunarekin aurrera. Batez ere Gau beltzari buruz hitz egitea nahi dugu, ez bakarrik Halloween; gure gauza bat delako. Horretan ari gara. Urteren batean maskara eta kalabak apaitzeko tailerrak egin ditugu, dirudienez hemen ere kalabazak apaintzen zirelako ere. Orduan gauza horiek egiten saiatzen gara. Baina gure helburua Gau beltzari buruz hitz egitea da; ea lortzen dugu ere hemendik zer egiten zen jakitea.
11. Tradizioa errotu duzue?
Jendea Ibilaldi beltza-ren zain dago. Geroz eta jende gehiagok galdezten du, eta proiektuak sustraiak bota ditu, momentuz.