Inasari buruzko dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2023ko abe. 22a, 10:34

Abenduaren 29an, ostirala, 'Inasa: Irurtzungo langileon indarra eta arnasa' dokumentalaren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Bestetik, ilbeltzaren 2an, asteartea, Gabonetako zinema euskaraz izanen da.

Martxoan mustu zuten Irurtzungo Udalak sustatutako Inasa: Irurtzungo langileon indarra eta arnasa izenburuko ikus-entzunezkoa. Hamahiru pertsonari egindako elkarrizketen pasarteak jasotzen ditu, eta haiek kontatutakoen berregiteak ere tartekatu dituzte; garai bateko argazkiekin eta prentsa zatiekin batera. Lanak ordu bat inguru irauten du, eta euskaraz eta gaztelaniaz azpititulatutako bertsioak ditu. Abenduaren 29an, ostirala, film dokumentalaren bi proiekzio izanen dira, Irurtzungo kultur etxean: 18:00etan, euskaraz, eta 19:30ean, gaztelaniaz.

Ilbeltzaren 2an, asteartea, 17:30ean, Irurtzungo kultur etxean, Gabonetako zinema euskaraz izanen da.

Erlazionatuak