Bi egunetan ospatuko dituzte inauteriak Irurtzunen: otsailaren 9an, ostirala, herri inauteriak izanen dira, eta Iskidiko izaki mitologikoek eta joaldunek eta Musika Eskolako fanfarreak kalejira eginen dute, plazatik abiatuta, eta Pikuxarrek antolatuta, udalaren eta Iskidi taldearen laguntzarekin. Otsailaren 10ean, larunbata, hiri inauteriak ospatuko dituzte irurtzundarrek eta, besteak beste, mozorroen desfilea eginen dute. Desfilean parte hartzeko lagun taldearen izena eta abestia kulturetxea@irurtzun.eus epostara bidali behar da, otsailaren 8a baino lehen.
Inauteri giroa pizteko, otsailaren 7an, asteazkena, Irurtzungo Musika Eskolaren inauterietako kontzertua izanen da.
Irurtzungo inauterietako egitaraua
Otsailak 7 asteazkena
17:00 eta 18:00 Inauteri kontzertua, kultur etxean.
Otsailak 9 ostirala
Herri inauteriak
Goizean, inauteriak Atakondoa ikastetxean.
18:30 Pertsonaia mitiologikoak, joaldunak eta musika eskolako fanfarrrearekin kalejira, plazatik.
Ondoren, txistorra jana, Gernikako plazan.
Osailak 10 larunbata
Hiri ihoteak
13:00 Galtzagorri txarangarekni kalejira.
14:30 Inauteri herri bazkaria, Erga Larreak antolatuta, eskolako jantokian.
17:00 Galtzagorri txarangarekin kalejira.
18:00 Mozorro kontzentrazioa, plazan (eguraldi txarrarekin kiroldegian).
18:30 Mozorro desfilea eta musika, plazan (eguraldi txarrarekin kiroldegian).