Hasi dira igerilekua berritzeko lanak

Guaixe 2024ko ots. 27a, 11:25

Igerileku handian makina lanean.@ehbilduirurtzun

Dauden igerilekuak eraitsi, beheko bi igerilekuak banatuko dituzte eta goikoa txikiagoa eginen dute.

Irurtzungo Itxesia udal igerilekuak berritzeko lanak hasi berri dira. Obra horrekin Irurtzungo Udalak legediak ezartzen duenera egokituko du kirol azpiegitura. Horretarako, gainezkabidea, arazketa sistemak, zerbitzuak eta beste berrituko dituzte. Aldi berean, igerilekuak eraisten hasi dira, berriak egiteko; beheko bi igerilekuak banatuta egonen dira, goikoa, berriz, txikiagoa izanen da. Lanak emateko deialdiaren arabera, enpresak obra egiteko sei hilabete ditu. Lanek 759.000 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute.