Sakanako Garapen Agentziak (SGA) kudeatzen du Dinabide. Han coworkina, bilera eta prestakuntzarako balio duen gela eta hainbat makina dituen tailerra daude. Aipatutako aurreneko hirurak hartzen dituen espazioa eraldatzeko premia du SGAk eta horretarako lanak emateko deialdia egin du Sakanako Mankomunitateak. Dinabide eraikineko beheko solairuko espazioa eraldatzeko lana bere gain hartu nahi duen enpresak eskaintza martxoaren 16ko 09:00ak arte aurkez dezake. Obrak 72.984,75 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Lana eskuratzen duen enpresak hiru hilabete izanen ditu lanak despeditzeko. Mank-ek deialdia egiten duen bigarren aldia da.