Joan zen urteko eguraldi petralari buelta emanez, aurten eguraldi bikaina izan zuen La Peluso martxak eta eguna primeran pasa zuten izena eman zuten 1.276 txirrindulariek. La Peluso Cycling antolakuntzak aurten erretiroa hartu duen Imanol Erbiti eta Reynolds taldeko 1985ko txirrindulariak omendu zituen. Bestalde, proba solidarioa izaki, izena ematerakoan jasotako %10 Aspace elkartera bideratuko du.