Pikuxar euskal txokoak antolatutako AIXITA IV. Bertso Sariketa maiatzaren 18an jokatu zen Irurtzungo kultur etxean. Bertso lehian entzun ahal izan genituen Paula Amilburu, Patxi Castillo, Ainara Ieregi, Aitor Bizkarra, Maider Arregi eta Iosu Txoperena, maila handiko bertsolariak guztiak, Zigor Gartzia “Zian” gai jartzaileari erantzunez.
Bildu ziren 40 pertsona inguruk asko gozatu zuten. Bertsolariek gaiei erantzuten oso ongi asmatu zuten eta umorerako tarteak ere egon ziren .
Gai batzuetan bertso hunkigarriak eta besteetan barregarriak ere suertatu ziren. Buruz burukora Aitor Bizkarra eta Maider Arregi pasa ziren. Iparragirren ofizioka eta puntuka ariketetan bertsolariak gustora,umorez aritu ziren eta entzuleek beraiekin batera gozatu zuten . Azkenik, ganbarako lanean "zure inguruan dena hankaz gora dago"gaiari hiruna bertso kantatu zizkioten.
Oso buruz buruko ona izan zen, oso berdindua eta Aitor Bizkarrak irabazi zuen txapela.
Sariak Paulla Laitak banatu zituen, Aizpea euskara taldearen izenean.