Pikuxar eguna ospatuko dute

Guaixe 2024ko eka. 3a, 11:00

Ekainaren 8an, larunbata, Irurtzungo euskal txokoaren XXI. urteurrena ospatuko dute.

Pikuxarrek XXI. urte beteko ditu, eta ekainaren 8an, larunbata, urteurren ospakizunak eginen dituzte. Ospakizuna garagardo dastaketarekin eta pikoteo batekin hasiko da, Pikuxar elkartean. 20:30ean, Pikuxar plazan, Makusai taldearen kontzertua izanen da, eta amaitzeko 22:00etan, DJ musika izanen da, tabernan.

Pikuxar XXI. urteurrena

Ekainak 8 larunbata

19:00 Garagardo dastaketa eta pikoteoa, elkartean.

20:30 Makusai taldearen kontzertua, Pikuxar plazan.

22:00 DJ musika, tabernan.