Emakumezkoen taldeak emanen dio hasiera festei

Guaixe 2024ko eka. 25a, 10:30

Irurtzungo Emakume Taldeko kideak. UTZITAKOA

Hala erabaki dute irurtzundarrek herri bozketa bidez.

Irurtzungo udaletxeko goiko balkoian herriko emakumezkoen taldeko kideak egonen dira garilaren 17ko 18:00etan. Taldekideek izanen dute festei hasiera emanen dion etxajua pizteko ardura. Hala erabaki dute irurtzundarrek herri bozketa bidez. Horrela irurtzundarrek taldeak genero berdintasunaren alde 31 urtetan egindako lana eskertu nahi izan dute.