Irurtzungo emakume taldeko kideek piztuko dute uztailaren 17an, asteazkena, bost eguneko festa iragartzen duen suziria, herri bozketan hala erabakita. Unai Razkin Irurtzungo alkateak egitarauaren mezuan esan bezala, bada, "heldu dira Irurtzungo festak". Bigarren urtez agurtu ditu irurtzundarrak alkate gisa, "poztasun eta ohore handia". Festak "egun bereziak" direla esan du, "alaitasunez, errespetuz eta elkarrekin ongi pasatzekoak". Jaien antolaketan lan handia dagoela gaineratu du, "eta goraipatzekoa da modu parte hartzaile eta zabalean egitea". Antolaketan parte hartzen duten erabile eta norbanakoei "esker ona" adierazi du alkateak.
Bestetik, alkteak esan duenez, "jaietan herria guztiok aske eta eroso izateko gune segurua izatea nahi dugu. Aske eta eroso bizi nahi dugu Euskal Herrian eta gauza bera nahi dugu munduko edozein lurralderentzat". Besarkada "solidaria" bidali dio Palestinako herriari Irurtzungo festetako egitarautik. Amaitzeko, festetan ere euskaraz egiteko deia egin du Razkinek.
2024ko Irurtzungo festak iragartzen duen irudia Ibai Viñas Matxainek egin du eta Herri giroa, jaiki eta festara deitzen da. Egitarauaren kontrazalean agertzen diren bi marrazkiak kartel lehiaketako haurren kategorien irabazleak dira: 5 eta 10 urte bitarteko kategorian Maider Pires Arangoaren Parrandan eta 11 eta 14 urte bitartekoan Ander Siles Azpirozen Hirutasegi irudia. Irurtzungo festen aurrekontua 60.000 eurokoa da.
Uztailaren 19an, ostirala, Irurtzungo festetako ekimen ohikoenetariko bat izanen da: Kalderete lehiaketa. Izena ematea egunean bertan egin daiteke, 13:00ak arte, udaletxeko arkupean. Lehiaketa udaletxearen inguruan eginen da, eta kaldereteak derrigorrezko osagaiak eraman behar ditu: untxia edo arkumea, patatak, baratxuria, tipula, tomatea, ura, gatza eta olioa. Kozinatzeko denbora 14:00etan amaituko da eta parte hartzaile bakoitzak bere platera aurkeztuko dio epaimahaiari. Epaimahaiak dastapenari ekingo dio eta bakoitzak zero eta hamar puntu artea emanen dizkio parte hartzaile bakoitzeri.Ondoren, kalderete bazkaria izanen da. Bazkarian parte hartzeko izena ematea uztailaren 18ra arte, udaletxea, egin ahalko da; plazako karpa izena eman dutenendako erreserbatuko da. Parte hartzaileei 10:00etatik aurrera mahaiak eta aulkiak jartzeko eta ondoren kentzen laguntzako eskaera egin du antolakuntzak.
Egun berean, uztailaren 19an, ostiralean, Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Torneoa hasiko da Irurtzunen. ADANOren aldeko txapelketa ere izanen da, eta sarrerak 16 urtetik beherakoak doan, 16 eta 22 urte bitartekoek 5 eurotan, eta 22 urtetik gorakoek 10 eurotan eros daitezke.
Irurtzungo festetako beste klasiko bat Pikuxarrek antolatutako XXVI. Eskorga-Kronoeskalada da. Uztailaren 21ean izanen da, 19:00etan, eta izena ematea ordu erdi bat lehenago (18:30ean) egin behar da, elizan.
2024ko Irurtzungo festetako egitaraua
Uztailak 17 asteazkena
12:00 Haurrendako jokuak, Barazkigunean, Barazkigunek antolatuta.
13:00 Barazkigunearen irekiera, Barazkigunek antolatuta.
17:00 Irurtzungo Festak 2024 kartelen erakusketa, udalbatza aretoan.
17:30 Zapiak eta Erraloien eta Buruhandien Konpartsaren ipuinen banatzea 2023. urtean jaiotako haurrei.
18:00 Festak iragartzeko txupinazoa. Ondoren, Eraldoi eta Buruhandien konpartsa, gaitari, Orritz dantza taldea eta EZK txarangaren kalejira.
20:00 Orritz dantza taldearen emanaldia.
20:45 EZK txarangarekin dantzaldia.
21:30 Jauziak.
22:00 Larrain dantza.
22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.
00:30 Muxutruk taldea.
Uztailak 18 osteguna
10:00 Dianak.
11:00 – 12:30 Haurrendako Margo Lehiaketa, plazan. Oharra: materiala antolatzaileek jarriko dute.
11:30 Herri joko eta jolasak, Gernika plazan. Izena ematea bertan.
11:30 – 14:00 Haurrendako parke handia.
13:00 Bermut musikala: Nafarroako Jotak Estampa Navarra taldearekin, Gernika plazan.
14:30 Herri bazkaria, Atakondoako patioan, Barazkigunek antolatuta. Mozorroaren gaia: Zirkua.
17:00 Aurepegi margoketa, Irurtzungo Pintura Gelaren eskutik, Foru plazan.
17:00 – 19:00 Haurrendako parke handia.
17:30 Barazki Gurdiarekin kalejira, Barazkigunek antolatuta.
18:30 Herri kirolak, Gernika plazan.
19:30 Haurrendako txokolate jana (zeliakoendako egokia), Foru plazan.
Ginkana, Barazkigunek antolatuta.
20:00 Milagros & Valentina Lorena Arangoa eta Aintzane Baleztenaren antzerkia, gaztelaniaz, Foru plazan.
22:00 Larrain dantza.
22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.
00:30 Kresala taldearen kontzertua.
Uztailak 19 ostirala
10:00 Dianak.
11:30 Erraldoi eta Buruhandien konpartsa.
14:00 Kalderete lehiaketaren epaia. Izena ematea 13:00ak arte, arkupeetan.
14:30 Kaldereteak. Antolatzaileek ogia, ardoa, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte. Izena ematea uztailaren 18ra arte.
17:30 Bazkalostea eta kalejira, kale animazioa Elektrotxufla Elektrotxarangarekin.
17:30 – 19:30 Zirku tailerra Levelibular taldearekin, Gernika plazan.
19:00 2024ko Nafarroako Foru Komunitateko XIX. Erremonte Profesionaleko Txapelketaren Kanporaketa, ADANOren aldeko txapelketa. Lehenengo partidua: Otxandorena - Baztan / Mikelarena - Leatxe. Bigarren partidua: Uterga - Agirrezabala / Matxin III - Mitxeo.
Karaokea, Barazkigunen, Barazkigunek antolatuta.
20:00 Xaiborrekin musika emanaldia.
22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika plazan amaitu.
23:00 Kontzertuak: Mendeku, Naxker, DJ Boletus Rumberus, Barazkigunen, Barazkigunek antolatuta.
00:30 Gozategiren kontzertua. Ondoren, DJ Jo Ta Txo.
Uztailak 20 larunbata
10:00 Dianak.
12:30 Metamorfosien jokoa Pantzart konpainiaren antzerkia euskaraz, Foru plazan.
17:30 - 18:30 Apar festa, Gernika plazan.
18:00 Afizionatuen Eskuzko Pilota Jaialdia.
19:30 Xaloki taldearekin Xalki.
21:30 Jauziak.
22:00 Larrain dantza.
22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.
00:30 Oihan Vega diskofesta.
Uztailak 21 igandea
10:00 Dianak.
11:15 Sanduzelai eta Irurtzungo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren topaketa.
14:00 Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren agurra.
14:30 Jubilatuen bazkaria. Ondoren, dantzaldia.
17:30 Irurtzungo dantza txikien eskolaren emanaldia, plazan.
19:00 XXVI. Eskorga-Kronoeskalada.
20:00 Los Tenampas taldearen kontzertua.
22:00 Larrain dantza.
22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.
00:00O On festa DJ.
Gaixoa ni.