Emakumeen taldea duela 31 urte sortu zituen kideetako batek, Juana Urrak, piztu zuen festen hasierako etxajua. Aldamenean izan zituen Marisa Garcia, Begoña Calvo, Anita Krebs, Ainhoa Dorronsoro, Elaia Nagore eta Irati Huarte. Emakume taldeko kideek esan zutenez, "festetan, gainerako urteetan bezala, jantzi ditzagun betaurreko moreak ere, eta ez utzi gure ondoan eta inguruan jarrera matxistarik izaten. Portatzen ez badakizu, geratu zure etxean; festak, kaleak eta gauak ere gureak direlako, horietaz gozatzen utzi".
Txupinazoa lehertu ondoren, bero sapagatik-edo, kosta zitzaion kalejirari ateratzea. Itzalean eserita, eta zutenak abanikoarekin freskatu zuten beren burua. Baina behin EZK txarangak bidea hartuta, atzetik joan zen erraldoi eta buruhandien konpartsa, Orritz dantza taldea, Beti Orritz fanfarrea eta adin guztietako irurtzundarrak aurreneko kalejiran.