Udalak jolas parkea estaltzeko lanak eman ditu

Guaixe 2024ko aza. 13a, 11:11

Bi gizonezko eta umea jolas parkean. ARTXIBOA

Euritik eta eguzkitik babestuta jolasteko aukera emanen du eginen den lanak.

Plazako frontoiaren atzeko aldean dagoen haurrendako jolas parkea estali eginen du udalak. Lanak Maderplay SM enpresari eman dizkio 78.492,70 euroren (BEZ barne) truke. Enpresak 60 egun izanen ditu lanak despeditzeko. Parte hartze aurrekontuen bidez lan hori egitea erabaki zuten irurtzundarrek. Baina 2023ko 35.000 euroak nahikoa ez zirenez, udalak aurten beste 45.000 euro gehiago eman ditu lan hori egiteko. 

Estali asmo den jolas parkeak bost jolasgune ditu. Udalak zehaztu duenez, estalpeak gutxienez jolasteko tresnak eta zoru biguneko eremu guztia estalita gelditu beharko du, gutxienez 140 metro karratu inguruko azalera, hain zuzen ere. Jolas parkeko estalpeak forma berezia izan beharko du. Estalpea kaleko baldintzak jasanen dituen poliester oihal batez egina egonen da, tenkatuta jarriko dute eta hura metalezko egitura batek eutsiko dio. 

Erlazionatuak