Irurtzungo festetan ere postre txapelketa jokatu zen. Eugenia Barrosok antolatutako lehiaketara hamalau gozo aurkeztu zituzten. Epaimahaiak lehen saria Jenifer Fernandezi eman zion, bere txokolate tartagatik. Bigarren saria Patxi Burgosek eskuratu zuen eta hirugarrena Maria Jesus Blancok. Epaile lanak hiruko batek egin zituen: Idoia Juan, Blanca Amoztegi eta Pili Bueno.
Iratxo elkarteak mus txapelketa azkarra antolatu zuen San Martin egunez. 24 bikotek eman zuten izena. Finalean Peio Martinez de Eulate eta Aritz Maestre eta Txaro Urra eta Alicia Navarro bikoteak neurtu ziren. Aurrenak izan ziren txapeldunak.
Kontsolazio finalean trebezia neurtu zutenak Miel Ollo eta Silvino Perez eta Jon Cerviño eta Ager Laso bikoteak izan ziren, eta hirugarren eta laugarren postuan sailkatu ziren hurrenez hurren. Lau bikoteek jaso zituzten sariak: urdaiazpikoak, gaztak, txorizoak eta ardo botilak izan ziren. Bi lehiaketak heldu den urtera arte despeditu ziren.