egitaraua

Ihote giroa Irurtzunen

Guaixe 2025eko otsailaren 21a

2024ko Irurtzungo hiri inauteriak. ARTXIBOA

Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean ospatuko dituzte ihoteak irurtzundarrak; ostiralean herri ihoteak izanen dira, eta larunbatean hirikoak. Gainera, otsailaren 26an Musika Eskolaren inauterietako kontzertua izanen da, eta martxoaren 2an, 'Azken fakirra' ikuskizuna, kultur etxean.

Herriko Musika Eskolako ikasleen kontzertuak hasiera emanen die Irurtzungo ihote garaiari otsailaren 26an, asteazkena, kultur etxean emanen dute Inauterietako kontzertuan. Otsailaren 28an, ostiralean, musika eskolako fanfarreak joaldunen, Iskidiko izaki mitologikoen eta Altsasuko momotxorroen kalejira girotu du. Bestetik, martxoaren 1ean, larunbatean, Irurtzungo ihoteetako alderdi hiritarra ospatuko dute, eta kuadrillaka mozorro originalena janzten saiatuko dira, eta arratsaldean desfilean erakutsiko dute. Desfilean parte hartzeko taldeko izena eta abestia kulturetxea@irurtzun.eus webgunera bidali behar da, otsailaren 26a baino lehen.

Bestetik, martxoaren 2an, igandea, Azken fakirra ikuskizunaren emanaldia izanen da, kultur etxean. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean.

2025eko Irurtzungo ihoteak

Otsailak 26 asteazkena

17:00 / 18:30 Irurztzungo Musika Eskolaren inauterietako kontzertua, kultur etxean. 

Otsailak 28 ostirala

Herri inauteriak

Goizean, inauteriak, Atakondoa ikastetxean. 

18:30 Kalejira: musika eskolako fanfarrearekin, Iskidiko pertsonaia mitologikoekin, joalduneekin eta Altsasuko Momotxorroekin, Iskidik antolatuta. Ondoren, txistor jana, Gernikako plazan.

00:00 Etxeko DJa, Larrazpin.

Martxoak 1 larunbata

12:30 Galtzagorri txarangarekin kalejira.

14:30 Inauteri bazkari herrikoia, Erga Larreak-ek antolatuta, eskolako jantokian.

17:00 Galtzagorri txarangarekin kalejira.

18:00 Mozorro kontzentrazioa, plazan.

18:30 Mozorroen desfilea eta musika, plazan (eguraldi txarrarekin musika Barzkigunen).

23:00 Teknogaua: Mutter, Anderetx, Gordon eta Bendiak, Larrazpik antolatuta, Larrazpin.

Martxoak 2 igandea

18:00 Azken fakirra familiarteko euskarazko antzerkia, kultur etxean (sarrerak: 3 euro).


Joaldunak 2024ko Irurtzungo herri inauterietan. ARTXIBOA