Areto futbola

Etxekoekin, eta etxean esan du agur Roberto Martilek

Guaixe 2025ko mar. 27a, 13:15

Roberto Martil Osasuna Magna Xotako kapitain ahaztezinak Irurtzungo Kultur Etxean agurtu da, bere ibilbidean bidelagun izan dituenen alboan

Martxoaren 26ko ekitaldi xumean, talde berdeko kideek hartu zuten parte: Osasuna Magna Xotako taldekideak, Tatono Arregi Xotako presidenteak, Javi Eseverri Xotako jokalari ohi mitikoak, Imanol Arregi Xotako entrenatzaile ohiak, Japoniatik etorri berria, Miguel Hernandez Xotako egungo entrenatzaileak eta, jakina, Roberto Martilen familiak eta lagunek. "Zoragarria izan da" aitortu zuen Martilek. Denboraldi bukaeran zintzilikatuko ditu futboleko zapatilak.

Argazkiak: Xota eta Iban Aguinaga.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!