Irurtzundarrei eta arakildarrei zerbitzua emateko, Sakanako Mankomunitateak Akaborro industrialdeko berdegunean garbigunea eraiki nahi du. Horretarako, jarduera lizentzia eskatu dio Irurtzungo Udalari. Azken horrek jakinarazi duenez, espedientea jendaurrean dago apirilaren 21era arte. Epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzakete jarduerak ukitutakoek.