Leitzarranggo Autobian (A-15), Sakanarako norabidean, Bi Haizpe parean, kamioi batek istripua izan zuen atzo. Ezbeharraren ondorioz, kamioi txiki bat errepidean botata bukatu zuen, bide bazterra eta errail bat oztopatuz. Istripuaren ikerketaz Foruzaingoa arduratu zen. Bi egunetan toki berean izaten den bigarren istripua da. Izan ere, domekan auto bat bidetik atera zen. Orduan ere inork ez zuen minik hartu.