Basozainen egoitza egiteko beste pauso bat

Guaixe 2025ko eka. 17a, 11:53

Ezkerretan eraikiko dute Sakana-Mendialdeko Baso Baliabideen Zentroa. ARTXIBOA

Gobernuak jarduera lizentzia eskatu dio udalari.

Erabidea industrialdearen sarreran eraiki nahi du Nafarroako Gobernuak Sakana-Mendialdeko Baso Baliabideen Zentroa. Landa Garapena eta Ingurumen Departamentuak horretarako jarduera lizentzia eskatu dio Irurtzungo Udalari. Espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan garagartzaroaren 30era arte. Bestalde, aipatu departamenduak zentroa eraikitzeko lanak Guillen Obras y Proyectos SM enpresari eman dio 978.295,15 euroren (BEZ kanpo) truke.