San Martin kaleko zati batean trafiko ordenazio berria

Guaixe 2025eko urriaren 14a

Ibilgailuak baterian aparkatuta. UTZITAKOA

Irurtzunen bizi eta mugi mugikortasun planaren barruan, udalak San Martin kaleko 25 eta 27 zenbakien parean trafikoa ordenazio berria ezarri du. Hasteko bi atari parera ibilgailuak sartzeko norabidea aldatu du udalak, Iratxo elkartearen ondotik, Aldapa kaletik sartu beharko dute. Horrekin batera, ibilgailuak baterian aparkatzeko tokiak zehaztu ditu, plaza gehiago sortuz eta ordenatuta utziz. Azkenik, mugikortasun arazoa dutenen pertsonendako aparkalekua markatu du.

Mugikortasun planaren barruan udalak Elizpea eta Berria kaleetan antzeko ordenamendua egin zuen aurretik.