Herri kirolak

Harri jasotzaileek Irurtzungo pilotalekua leporaino bete zuten

Guaixe 2025eko abenduaren 18a

Giro ezin hobean jokatu zen Sakanako Harri Jasotze Eskolako Eguberrietako Txapelketa Mistoa

Irurtzungo Biaizpe pilotalekua goraino bete zen Sakanako Harri Jasotze Eskolako Txapelketa Mistoa ikusteko. Guztira 30 harri jasotzaile lehiatu ziren, sei taldetan banatuta. Sakanako Harri Eskolako ikasleez gain, Arabako eskolako ikasleak hurbildu ziren sakandarrek antolatutako Eguberrietako txapelketara.

Taldeak
Lehen taldea: Oskar Aguas, Gorka Rubio, Jorge Escamilla, Maddi Urkijo, Miren Martin. Bigarren taldea: Izar Osakar, Sara Jz de Aberasturi, Ander Ustarroz, Unai Urkiola eta Jokin Beika. Hirugarren taldea: Maika Iraizoz, Lazaro Bujan, Hodei Amezkoa, Iñaki Barcos eta Eider Durana. Laugarren taldea: Amaia Orrio, Alberto Maestre, Iban Oses, Alba Zubiria eta Maria Raldu. Bosgarren taldea: Garikoitz Sagastibeltza, Iñigo Gonzalez, Diego Iriarte, Maitane Zabalza eta Hegoi Nazabal. Seigarren taldea: Iker Goldaratzena, Iñigo Muruzabal, Imanol Martin, Mikel Marijuan eta Aizeti Agirre. 

Lau harri jasotzailez osatutako sei talde lehiatuko ziren, eta 3 minutuko bi txanda izan zituen talde bakoitzak. Talde bakoitzak guztira zenbat pisu jaso, horrek erabaki zuen txapelduna. Bosgarren taldea izan zen, Sagastibeltza, Gonzalez, Iriarte, Nazabal eta Maitane Zabalzak osatutakoa (15.293 kg). 

Erlazionatuak

Harri Jasotze Eskola, topera

Maider Betelu Ganboa abe 11 Izurdiaga