egitaraua

Irurtzungo inauteri asteburua

Guaixe 2026ko otsailaren 11

Otsailaren 13an eta 14an, ospatuko dituzte irurtzundarrek inauteriak; herri ihotea ostiralean eta hiri ihotean larunbatean. Otsailaren 11n 

Irurtzungo Musika Eskolako ikasleen kontzertuarekin hasiko dira inauteri ospakizunak Irurtzunen, otsailaren 11n, asteazkena. Otsailaren 13an, ostiralean, goizean, Atakondoa ikastetxean inauteriak ospatuko dituzte, arratsaldeko ospakizunari harrera eginez. Arratsaldean, herri ihoteak ospatuko dituzte eta, besteak beste, Iskidiko izaki mitologikoak, joaldunak eta Altsasuko momotxorroak izanen dira. Larunbatean hiri ihote garaia izanen da, eta kuadrillaka mozorrotuko dira irurtzundarrak; desfilea ere eginen dute, eta parte hartzeko taldearen izena eta abestia kulturetxea@irurtzun.eus helbidera bidali behar dute. 

2026ko Irurtzungo inauteriak

Otsailak 11 asteazkena

17:00 Musika Eskolaren inauteri kontzertua, kultur etxean. 

19:00 Musika Eskolaren inauteri kontzertua, kultur etxean. 

Otsailak 13 ostirala

Goizean, inauteriak, Atakondoa ikastetxean.

18:30 Herri inauteriak: Kalejira musika eskolako fanfarrearekin, pertsonaiamitologikoekin, joalduneekin eta Altsasuko momotxorroekin, Isikdik antolatuta. Ondoren, txistor jana, Pikuxarrekk antolatuta, Gernika plazan.

19:00 Jesus Txarro mexikar festa eta Edu Zardoyaren kontzertu akustikoa eta pintxopotea, Larrazpik antolatuta, Larrazpin.

19:30 – 22:00 DJ Oifer, Barazkigunen.

Otsailak 14 larunbata

12:30 Galtzagorri txarangarekin kalerija.

14:30 Jubilatuen inauteri bazkaria, Erga Lareak elkarteak antolatuta, jubilatuen elkartean.
Inauteri bazkari herrikoia, eskolako jantokian. Ondoren, Andoni Ruizen kontzertua.

17:30 Galtzagorri txarangarekin kalejira.

18:30 Mozorro kontzentrazioa.

19:00 Desfilea eta musika.

23:00 North trance remember – Sergi & Gordon, Larrazpik antolatuta, Larrazpin.