Euriak, haizeak eta hotzak Irurtzungo herri ihotearen ospakizunean eragina izan zuen. Musikariek Barazki gunean hartu zuten aterpe eta ez ziren handik atera, baina bai beraien doinuak. Pertsonaia mitologikoak ikusi nahi zituztenek beste baterako utzi zuten eginkizuna, ez baitziren atera. Zanpantzarra euri jasaren azpian batera eta bestera ibili zen. Eta joareen hotsen aldamenean Altsasutik joandako momotxorroak batera eta bestera mugitu ziren.