Mozorrotuak aterpetik aterpera

Guaixe 2026ko otsailaren 16a

Euripean ospatu zen ihotea. 

Bada mahai joko bat antzara jokoa izena duena. Antzera ibili ziren irurtzundarrak hiri ihote ospakizunean. Kolorezko mozorroak aterpetik aterpera mugitzen ziren. Hau da, Monkloa edo Pikuxar tabernetako aterpeak, osasun etxekoa edo udaletxekoa izan ziren mozorrotuek gehien bilatu zituzten aterpeak. Parrandarako gogorik ez zen falta izan. Bazkaltzera ia 600 pertsona elkartu ziren.