Atzo martxoak 25az geroztik, Larraun eta Ugaldeta kaleen ondoan dagoen autoendako aparkalekua zabalik dago. Hura eraberritzeko lanak ilbeltzaren azken astean hasi ziren. Obra Lakita enpresak egin ditu 146.000 euroren (BEZ barne) truke. Aparkalekuak 83 autorendako kabida du. Haietako bi mugikortasun arazoak dituzten pertsonen autoendako da. Eta gaztetxokoaren ondoan auto elektrikoak aparkatzeko bi plaza daude.
Bitartean, Irurtzungo Udala zinema zegoen tokian aparkaleku berri bat egiteko lanak egiten jarraitzen du.